Futbol campus arrakastatsua

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 11:38

Lehendabiziko txandan 2003tik 2005era bitartean jaiotako 47 neska-mutiko daude futbolean trebatzen

Sakanako Mankomunitateak antolatutako udako futbol campusak sekulako erantzuna izan du. Aurreko urtean Uharte Arakilgo futbol zelaian eskaini zen campusa eta guztira 39 neska-mutikok hartu zuten parte. Aurten Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian gauzatuko da futbol campusa eta zenbakiak potoloak dira. Aste honetako lehendabiziko txandan 47 neska-mutiko trebatuko dira futbolean, eta hurrengo astean, aldiz, 30 inguru.

Aste honetan 2003tik 2005era bitartean jaiotako neska-mutilak dabiltza lanean campusean, 47 guztira. Hori dela eta, hiru monitore dituzte, tituludun entrenatzaileak: Peio Goikoetxea, Iokin Lobo eta Jon Lapuente. Goizeko 9:30etik 14:00etara aritzen dira futbolean trebatzen, teknika eta praktika uztartuz. Entrenamendua bukatzerakoan bainua hartzen dute Dantzaleku igerilekuetan eta irteera bat ere egin dute.

Hurrengo astean 2000tik 2002 urtera jaiotako ikasleak trebatuko dira futbol campusean, 30 neska mutiko gutxi gorabehera.

Lehen txandako partaideak
Oier Gastesi, Jose Luis Martin, Angel Bergara, Iker Ramos, Gaizka Martin, Unai Irigoien, Udane Vergara, Maider Granizo, Aimar Lezea, Aimar Lopez de Goikoetxea, Igor Aldasoro, Enaitz Cortes, Jon Chamorro, Endika Saez, Hegoi Legarra, Unai Manero, Unai Calvo, Jon Lopez- Goikoetxea, Jon Perez, Julen Flores, Mikel Etxaiz, Asier Somocurcio, Mario Lopez de Uralde, Jokin Senar, Jon Pleisoneau, Julen Tejedor, Mikel Rodriguez, Unai Rodriguez, Aitor Gasanz, Aitor Augusto, Aingeru Goikoetxea, Oihan Etxeberria, Asier Etxeberria, Jon Cano, Joanes Mendia, Eki Olabide, Inhar Olabide, Aratz Marquez, Jon Lopez de Goikoetxea, Igor Barriola, Jon Conejero, Axio Imaz, Alejandro Silvestre, Patxi Bergera, Jon Navarro, Aritz Sevilla eta Nerea Arellano.