Igerilekuko soroslea izan nahi duzu?

Guaixe 2015ko uzt. 20a, 15:15

Abuztuaren 17tik irailaren 4ra Mank-ek igerilekuko sorosle izateko ikastaroa antolatu du Altsasun, DYAk eskainiko duena

Sakanako Mankomunitateak, Altsasuko Udalaren laguntzarekin, igerilekuko soroslea izateko ikastaroa antolatu du Altsasun, DESA ikastaroa barne duena, hau da, desfibriladore semiautomatikoa erabiltzen ikasteko ikastaroa barne duena. Ikastaroa abuztuaren 17tik irailaren 4ra emango da Altsasun, astelehenetik ostiralera, goizez. 56 orduko ikastaroa izanen da eta bukatzerakoan ikasleek igerilekuko sorosle lanbidean aritzeko aukera emango dien diploma jasoko dute eta Mank-eko lan poltsan sartuko dira. DYAk eskainiko du ikastaroa.

Izena emateko eta informaziorako
Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzua (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus). Prezioa: 370 euro (diru-laguntzak egonen dira). 16 urtetik gorakoek eman ahal dute izena eta gutxienez 16 pertsonek eman beharko dute izena ikastaroa gauzatzeko.