90 triatleta Sakanako XIV. Haur Triatloian

Guaixe 2015ko uzt. 21a, 12:05

Ekain Imazek irabazi zuen aurrebenjamin mailan eta Egoi Lakuntza eta Unai Villalobos bigarrenak izan ziren benjaminetan eta haurretan

90 triatleta inguru bildu ziren larunbatean Urdiaingo igerilekuetan, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako XIV. Haur Triatloian parte hartzeko asmoz. Guztira 122 neska-mutiko zeuden izena emanda, baina 33 ez ziren agertu. Proba Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu zuen, Sakanako Triatloi Taldearen, Urdiaingo Aitziber elkartearen, Urdiaingo Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin.


Triatloiak igeriketa, bizikleta eta korrika batzen ditu. Igeriketa probak Urdiaingo igerilekuetan burutu ziren eta bertan kokatu ziren ere aldaketak egiteko boxak. Txirrindularitza eta korrika probak Urriztiko, San Pedroko eta Sarabeko paraje bikainetan burutu ziren. Eguraldia lagun, hasieran kategoria nagusietako probak jokatu ziren, jubenilen eta kadeteen probak, eta ondoren lehiatu ziren haurrak, kimuak, benjaminak eta haurre benjaminak. Guztira 89 triatleta aritu ziren, baina horietatik bi erretiratu egin behar izan ziren. Paraje zoragarrian ospatutako Sakanako XIV. Haur Triatloian Sakana Triatloi Taldeko triatletek emaitza bikainak lortu zituzten. Guztira 15 neska-mutiko sakandar lehiatu ziren. Nabarmentze aldera, aurrebenjaminetan Ekain Imazek irabazi zuen eta Alain Razkin bigarrena izan zen, benjaminetan Egoi lakuntza bigarrena sailkatu zen eta haurretan Unai Villalobos bigarrena izan zen.
Bukatzerakoan, parte-hartzaile guztiek merezitako ogitartekoa eta zukua dastatu zuten.


Bestalde, aipatzekoa da ostiral honetan despedituko dela Mank-ek antolatutako udako Sakanako Triatloi Campusa. Guztira 23 neska-mutiko dabiltza triatloian trebatzen, Aitor Mozo eta Urko Berduden esanetara, Altsasuko Zelandi kiroldegian.

Emaitzak
Aurrebenjaminak
Neskak: 1.Elena Arcas (Hiruki): 6:09
Mutilak:1.Ekain Imaz (Sakana): 4:46. 2.Alain Razkin (Sakana): 4:53. 6.Aitor Aldunate (Sakana): 7:32

Benjaminak
Neskak: 1.Daniela Malucelli (Aranguren): 7:47
Mutilak: 1.Irai Arruiz (Hiruki): 6:41. 2.Egoi Lakuntza (Sakana): 6:54. 6.Ibai Perez (Sakana): 8:20. 8.Owen Berdote (Sakana): 8:27. Iker Begiristain (Sakana): 8:33. 11.Iñaki Sanchez (Sakana): 9:27. 12.Pablo Senosiain (Sakana): 10:17.

Kimuak
Neskak: 1.Maria Irigoien (Trikua): 14:14. 9.Ane Gil (Sakana): 16:17
Mutilak: I.Iñaki Apestegia (Ur gazia): 13:26. 6. Xabier Borrega (Sakana): 14:09

Haurrak
Neskak: 1.Carmen Riaño (Atalaya): 24:44. Aitziber Agirre erretiratu egin zen.
Mutilak: 1.Dario Silvestre (Atalaya): 22:24. 2.Unai Villalobos (Sakana): 22:32. 10.Euken Perez (Sakana): 27:24. 12.Ekain Alegre (Sakana): 28:24.

Kadeteak
Neskak: 1.Irantzu Beloki (Saltoki): 42:13
Mutilak: 1.Jon Napal (Ur gazia): 34:55

Juniorrak
Neskak: Bidarte Barasoain (Hiruki): 48:12
Mutilak: Aurkeztu gabe