Piragua Izurdiagan eta espeleologia Urbasan

Guaixe 2015ko uzt. 23a, 11:04
Cristinos lezea.

Larunbatean lagun eta familia artean burutzeko eskaintza dakar Mank-ek

Sakanako Mankomunitateak bi jarduera berezi antolatu ditu larunbaterako: Izurdiagako ibaian piraguismoa lantzeko aukera eta Urbasako Cristinos (Larraona) kobazuloan espeleologian murgiltzea. Larunbatean, goizez piraguako ikastaroa burutuko da, eta espeleologiakoa, aldiz, arratsaldez. 8 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta igeri egiten jakin behar da. Jon Goñi izango da irakaslea. Aipatu ikastaroak lagun edo familia artean egiteko aproposak dira, baino bakarka ere egin daitezke..

Izena ematea itxita dago, baina informazioa jaso nahi duenak Mank-eko kirol zerbitzuan galdegin dezake (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com), garilaren 20a baino lehen.