Waterpolo jardunaldi ederra

Guaixe 2015ko uzt. 27a, 07:33

Ostegunean ospatu zen, Lakuntzan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Lakuntzako Udalaren laguntzarekin, waterpolo jardunaldia antolatu zuen ostegunean Lakuntzako igerilekuetan. Izena eman zuten 50 neska-mutikoekin talde ezberdinak antolatu eta waterpolo partidak antolatu zituzten. Primerako eguraldiarekin, primerako giroa izan zen. Azken partidan monitoreak eta gurasoak neska-mutiko gazteen kontra aritu ziren. Ekitaldia borobiltzeko, parte-hartzaile guztiei bokata eta zukua banatu zieten.

Parte-hartzaile asko lakuntzarrak ziren, baina baita Sakanako herri desberdinetakoak, autobusez hurbildu zirenak.