CaixaBankek Klinikako Lagunen Elkartearen alde egin du

Guaixe 2015ko uzt. 29a, 16:43

Bankuak bere gizarte ekintzaren bidez 3.000 euro eman dizkio Josefina Arregi Klinikako Lagunen Elkarteari. Bankuaren Altsasuko bulegoko zuzendari Javier Pablo Leonek elkarteko presidente Patxi Goikoetxea Askorberi eman zion diruak. Azken horrek jakinarazi zuenez, klinikan boluntarioek auzolanean egiten ari diren mantenu lanetara bideratuko dute dohaintza.

400 kide
Josefina Arregi Klinikako Lagunen Elkarteak bazkide kopuru hori du. Euren diru ekarpenarekin eta lan boluntarioarekin osasun zentroaren funtzionamendu ona eta gaixoei ahalik eta arreta ematea bermatu nahi dute. Informazio gehiagorako, hemen.