Iñaki Martiarena bosgarrena Nafarroa Oinez lasterketan

Guaixe 2015ko ira. 1a, 13:16
Martiarena, beste proba batean.

Elizondon jokatutako 27 km-ko proban 8 sakandar sailkatu ziren

Sakandarrak Nafarroa Oinez eta lasterka 2015 proban
1.Jokin Lizeaga: 2:24:58
5.Iñaki Martiarena: 2:38:07
16.Joxeja Maiza: 2:57:47
109.Alberto Anton: 3:39:00
110.Alberto Martinez de Lagran: 3:39:00
194.Asier Leiza: 4:10:33
199.David Oroz: 4:15:26
202.David Mutiloa: 4:17:09
218.Erkuden San Martin: 4:31:11

Nafarroa Oinezek antolatuta, igandean Nafarroa Oinez eta lasterka 2015 jokatu zen. 27 km-ko ibilbide zoragarria zen, tartean Aldude mendia zegoela. Lehenik eta behin ibilbidea oinez egin behar zutenak abiatu ziren, 7:00etan, 470 lagun guztira. Aldiz, ibilbidea korrika egin zutenak 9:00etan hartu zuten irteera. 300 korrikalarik parte hartu zuten eta Jokin Lizeaga urnietarra izan zen azkarrena (2:24:58). 8 sakandar aritu ziren eta Iñaki Martiarena izan zen azkarrena, helmugan 5. postuan iritsi eta gero (2:38:07). Emakumezkoetan Monica Telletxea gailendu zen (

Bestalde, agorrilaren 15ean XII. San Roke Igoera jokatu zen Andoainen (6,2 km). Abderrah El Qayed gailendu zen helmugara iritsi ziren 89 korrikalarien artean (29:00). Joxeja Maiza etxarriarra 14.a iritsi zen (31:45) eta Maite Zabaleta etxarriarra 75.a (43:10).