Asolbizio eguna Aralarko santutegian

Guaixe 2015ko ira. 5a, 09:33

Igandean Aralarko santutegiak Asolbizio eguna ospatuko du. Hori dela eta, nahi duenak 10:00etatik 11:00etara aitortua izateko aukera izanen du. Aitortzaldia despedituta Larraungo parrokietako gurutzeen jaialdiko meza izanen da santutegian. 12:00etatik 12:30era, atzera ere, aitortzetarako aukera izanen da. Hura bukatzean hasiko da iganderoko meza nagusia. Akaberan fededunek Aralarko aingerua gurtzeko aukera izanen dute.