Kimuen Futbol 8 Topaketetan aritu nahi duzu?

Irailaren 22an bukatzen da izena emateko epea

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak 2015-2016 Futbol 8 Topaketak antolatuko ditu, kimuen mailan. Bertan aritu nahi duten taldeek irailaren 22a dute izena emateko azken eguna, Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).

Topaketa txapelketa moduan jokatuko da baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa. Aurreko urtean 10 taldek parte hartu zuten: Urdiain, Arbizu, Mediolanum, Dantzaleku, Lagun Artea, Txartel, Sutegi, Kaixo, Tipi Tapa eta Sayas.