Aralarko aingerua, hamargarrenez, Orreagara

Guaixe 2015ko ira. 14a, 19:08
Aralarko aingeruak IraƱetara egindako bisita.

Larunbatean eramanen du Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak. Zubirin, Orreagan, Luzaiden eta Garazin emanen dute eguna.

Kofradiak sustatuta Aralarko aingeruaren irudiak Nafarroako beste santutegiak bisitatzen hasi zen. Aurten, hamargarren aldiz, Orreaga bisitatuko du aingeruak, baita Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako kideak ere. Larunbatean kofradeak eramanen dituen autobusa beteta dago. Autoz joan eta gero bazkarira joan nahi duenak lehenbailehen jakinarazi behar du (609 406 780 Jose Mari).

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak prestatutako egitaraua dela eta kofradiako buru Joxe Mari Ustarrozek gonbita luzatu du: “Nafarroako, Iparraldeko eta Euskal Herriko jendeak toki berezi honetan elkartzeko aitzakia ona da, horregatik bi kofradiek ospakizun honetan parte hartzera gonbidatzen dugu”.


Egitaraua
8:00etan Autobus irteera Uharte Arakildik.
8:30ean Autobusaren geldialdia Iruñeko autobus geltokian.
Geldialdia Zubirin.
10:45ean Orreagako bideko gurutzetik kolegiatara ibilaldia, txistulariak lagun. Kabildoaren eta haren gurutzearen harrera.
11:00etan Meza abestua. Aingeruaren gurtzea. Ondoren, kalean, aingeruak landen bedeinkapena eginen du.
Kolegiatara bisita gidatua, bukaeran La Sabina jatetxean senidetze hamabietakoa Orreagako kofradiaren eskutik.
Luzaideko Xabi bentan bazkaria.
Arratsaldean, Donibane Garazira bisita.