EH Bildu abenduko hauteskundeei begira

Guaixe 2015ko ira. 21a, 12:46
Udal hauteskundeetako EH Bilduren prentsaurrekoa.

Bihar, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxeak koalizioaren batzar irekia hartuko du.

EH Bilduk sakandarrak batzar ireki batera gonbidatu ditu. Abenduan egitekoak diren hauteskunde orokorrak prestatzeko saioa izanen da eta hiru gai aztertuko dituzte koalizioko kideek eta zaleek. Lehenik, Amaiur koalizioaren balantzea aurkeztuko da, sakandarren ekarpenak jaso eta denen artean balantzea osatzeko.

Bestetik, Nafarroan aldaketaren alde egin duten alderdiei elkarrekin aurkeztu eta aldaketa Nafarroatik Espainiara eramateko proposamena egin zaie. Alderdiek oinarrizko testu bat jaso dute eta EH Bilduk erabaki du herri eta eskualde batzarretan erabakitzea zein den eman beharreko erantzuna. Beraz, asteartean sakandarren erantzuna ezagutuko da.

Azkenik, koalizioak biharko hitzordua zerrenda osatzeko eta zerrenda bururako proposamenak jasotzeko erabiliko du. Horren inguruko azken erabakia koalizioak lastailean eginen diren herri edo eskualde batzarretan hartuko du.