Ergoienako Bira Unanun

Guaixe 2015ko ira. 18a, 15:00

Bihar, larunbatean, 16:30etik aurrera, Ergoienako Bira hartuko du Unanuk

Udako oporren ondoren  Ergoienako birak irekitzen du Sakanako atletismo proben egutegia. Aurten 11. edizioa beteko du Ergoienako Birak eta bihar, larunbatean, hilak 19 jokatuko da Unanutik hasita, 17:00etatik aurrera. Aurretik, 16:30etik aurrera, kategoria txikikoen lasterketak jokatuko dira Unanun.

8,5 km gorabeheratsu
Ergoienako Udalak hainbat babesle eta laguntzailerekin antolatutako probak bailarako hiru herriak batzen ditu, 8,5 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Aurten Unanun hasi eta bukatuko da, 17:00etan hasita. Unanutik Dorraora joango dira, atzera ere Unanutik pasako dira, Lizarragaraino heltzeko, eta Dorraotik barna Unanuko helmugara iritsiko dira korrikalariak, paisaia bikainetatik barna ibili eta gero. Proba Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako puntuagarria da.

Unanuko helmugatik pasatzen diren lehendabiziko hiru korrikalariek, gizonezkoek eta emakumezkoek, trofeoa jasoko dute. Gainera, ibarreko produktuen loteak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Korrikalari guztiendako eta proba jarraitzera bertaratzen diren guztiendako merienda prestatuko du Unanuko Kontzejuak.

Aurretik txikiak
Proba nagusia baino lehen, 16:30etik aurrera kategoria txikietako lasterketak jokatuko dira Unanun, 17:00etan hasita. Benjaminak, kimuak, haurrak eta kadete eta jubenilak lehiatuko dira. Irabazleek domina jasoko dute.

Izena ematea zabalik
Lasterketa egunean bertan, proba baina ordu bat lehenago.