Gaur hasiko dira Josefina Arregi klinikaren prestakuntza saioak

Guaixe 2015ko ira. 22a, 08:23

Klinika psikogeriatrikoko profesionalek euren jakintza sakandarrekin partekatuko dute 4 hitzaldi eta 3 tailerretan.

Denepndentzia duten pertsonak nola mugitu azalduko dute asteartean Itziar Iturrioz erizainak eta Eneka Lizarraga erizaintzako-laguntzaileak. Josefina Arregiko klinikako bi langileek pertsona dependenteak altxatzeko, lekualdatzeko eta mugitzeko aholkuak emanen dituzte. Tailer horretan parte hartu nahi dutenak gaur, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean egon beharko dute.

Tailer horrekin hasiko da Josefina Arregi klinikak bere jakintza partekatzeko antolatu duen zikloa. Haren helburu nagusia da gaitzak kaltetutako pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzea. Horregatik, zahartze osasuntsuan eta gaitz neurodegeneratiboen prebentzioan eta zaintzan interesa duten pertsonei zuzendutako saioak dira.


Egutegia*
Irailak 22, asteartea
Pertsona dependeteak nola mugitu; altxatzeko, lekualdatzeko eta mugitzeko aholkuak. Tailerra: Itziar Iturrioz (erizaina) eta Eneka Lizarraga (erizaintzako-laguntzailea).

Irailak 29, asteartea
Jokabidearen trastornoa duten dementziadun pertsonen erabilera; nola aurre egin urduritasun, oldarkortasun, aurkakotasun eta bestelako egoerei.
Hizlaria: Jose Joaquin Roldan (mediku psikiatra).

Lastailak 13, asteartea
Dementzia duten pertsonekin nola komunikatu; konpainia, ulermena eta entzumen aktiboa erraztu.
Hizlaria: Carmen Etxabarri (mediku neurologoa).

Lastailak 27, asteartea
Psikoestimulazioa etxean; estimulazio kognitiboa lagunduko duten jokabide eta proposamenak.
Tailerra: Laura Moreno (neuropsikologoa).

Azaroak 10, asteartea
Adinduen sindromeak: erorikoen sindromea. Loaren nahasmena. Informazioa eta prebentziorako jokabideak.
Hitzaldia: Paola Roa-Granthon (mediku geriatra).

Azaroak 24, asteartea
Musikoterapia; musika bidezko estimulazioa, komunikazioa eta emozioa.
Tailerra: Raquel Guerrero (okupazio-terapeuta).

Abenduak 15, asteartea
Bitartekoak eta gizarte laguntzak; Dependentzia Legeari buruzko informazioa, ezgaitasun prozesuak, laguntzak eta baliabideak.
Hizlaria: Josune Lopez de Goikoetxea (gizarte langilea).
    
*Saio guztiak Altsasuko Iortia kultur gunean dira, 18:00etan.