Urbasako saroiko gertakarien zuzeneko berri

Guaixe 2015ko ira. 18a, 12:47
Otsoportillon aurten egindako ekitaldia.

Larunbatean, 11:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Aurten identifikatu dituzte Urbasako saroiko lezean zeuden hamar gorpuzkietatik bederatzi. Haietako bost 1936ko irailaren 6an hildako Clemente Araña, Paulo Garciandia, Andres Gonzalez, Antonio Maiza eta Narciso Artola etxarriarrak zirela ziurtatu zuten zientzialariek. Baina identifikazio horiek egin ahal izateko aurretik ikerketa lan handia egin zuen Balbino Garcia de Albizu ameskoarrak. Saroian hildako baten iloba da eta estatu kolpean Urbasa hilegi bihurtu zela adierazten duen liburua idazten ari da. Lan horretan Amaia Urkijo bi eraildakoren ilobak lagundu dio. Biek identifikazio prozesuaren azalpena eta ondorioak azalduko dituzte.

Gonbita
Etxarri Aranatzen 1936an gertatutakoa eta historia oroimena landu, gertaerei buruzko hausnarketa zabalagoa egin eta lan ildo batzuk abiatzeko lantaldea sortu da. Momentuz zazpi bat herritarrek osatzen dute taldea baina gaian interesa duen guztiak bihar izena emateko aukera izanen du. Oraindik taldearen helburuak, asmoak eta planak zehazte garaian daude.