Nortasun Agiria Iruñean egitera

Guaixe 2015ko ira. 24a, 11:17

Ilbeltzean, berriro ere, Altsasun egiteko aukera izanen dela aurreikusi dute.

NAN (Nortasun Agiri Nazionala) Leitzan, Altsasun, Tafallan, San Adrianen eta Elizondon tramitatzeko talde mugikor bat du Espainiako Polizia Nazionalak. Baina zerbitzu hori azaroan eta abenduan bertan behera geldituko da. Espainiako Gobernu Ordezkaritzatik jakinarazi dutenez, NANren bertsio berria egin ahal izateko lan tresnetan moldaketa teknikoak egin behar dituzte eta, horregatik, etengo dute herrietako zerbitzua. Urte hasieran ere arazo informatikoengatik eten zen zerbitzua.

Agiria egin nahi duenak Iruñeko Pascual Mador kaleko 4. zenbakira jo beharko du. Aldez aurretik hitzordua lotu beharko du. Horretarako daude 902 247 364 telefonoa, 060 telefonoa eta www.citapreviadnie.es web orria. Iruñean momentuan ematen dute NAN. Zalantzaren bat duenak ondoko telefonoetara hots egin dezake: 948 292 935, 948 292 936, 948 292 937 eta 948 292 938.