Batzokiko bandera moztu dute

Guaixe 2015ko ira. 24a, 15:08

Hiru urtetan hirugarren aldiz lapurtu dute jeltzaleen egoitzatik ikurriña.

Bakea kalean dagoen Batzokiko ikurriña igandean moztu zuten. Hiru urtetan hori egiten duten 3. aldia da. Aurrekoak 2013ko azaroaren hasieran eta 2014ko irailean (festetan) lapurtu zituzten. EAJ-k gertaera salatu du. Bestalde, jeltzaleak bere alderdikide eta zaleak igandean Forondako zelaietan ospatuko den Alderdi Egunera joateko deia egin dute. Zu zara gure indarra goiburua du deialdiak. EAJ 2015 urte honetan ospatzen ari da bere sorreraren 120. urteurrena.

Erlazionatuak