Txiki eta Otaegiri omenaldia

Guaixe 2015ko ira. 28a, 12:45

Frankismoaren azken fusilatzeak izan zirenetik 40 urte bete ziren igandean. Sakanako ezker abertzaleak Urdiaingo eta Altsasuko San Pedro zelaian antolatutako ekitaldia debekatu zuen Espainiako gobernu ordezkaritza. Oroimena eta duintasuna lelopean beste ekitaldi xumea egin zuen Irurtzungo kultur etxean. Ezker abertzaletik gaztigatu dutenez, “herri baten kontakizunak erpin eta ikuspuntu ezberdinen bildumak osatzen dute baina estatuak kontakizunaren alde bat bakarrik inposatu nahi du”.