Zinema bidezko ikasgaiak

Guaixe 2015ko urr. 8a, 10:59

XVI. Iruñeko Zinema Jaialdia martxan da eta bere baitan duen sailetako bat Educactif da. Sail horrek DBHko eta Lanbide Heziketako ikasleei zinemaren bidez balioak zabaltzea du helburu. Horregatik, Sakanako hainbat ikasle gaur eta bihar Altsasuko Iortia kuktur gunetik pasako dira. Film laburren proiekzioak ikusi eta emanaldien ondorengo filmaren gaian aditua den batekin iritzi trukea izateko aukera izanen dute ikasleek.

Gaur, 9:30etik aurrera, inguru digitalean eta gure erlazioak eta bizitza nola bizi ditugun hausnartzeko lanak proiektatuko dituzte Iortian. 12:00etan, berriz, estereotipo sexisten ingurukoak izanen dira emanen diren film laburrak. Bihar ere bi gai landuko dituzte. 9:30etik aurrera talde bateko kide izatea eta horretarako ahaleginez ariko dira. Eguerdiko gaia txakurrak izanen dira, jolas lagunak edo jostailuak ote diren. Iortiako aretoa eskainiko diren lanak fikziozko film laburrak, animazioak  eta gai sozialeko dokumentalak izanen dira.