Elomendiko futbol txapelketa: Egiarreta garaile Zalduaren kontrako derbian

Guaixe 2015ko urr. 20a, 08:59

Elomendiko futbol Txapelketako B multzoko lehen faseko 5. Jardunaldia: Egiarreta 2 / Zaldua 1

Elomendiko Futbol Txapelketan arituko dira, atzera ere, Egiarreta eta Zaldua. Guztira 17 talde ari dira lehiatzen aipatu txapelketan, bi multzotan banatuta. B multzotan lehiatzen ari dira Egiarreta eta Arakilgo Zaldua, beste 6 talderekin batera: Beriain, Eneriz, Elomendi, Izalsa, Bidezarra eta Ororbia.

Asteburuan jokatutako 5. jardunaldian derbia jokatu zuten bi talde arakildarrek eta Egiarreta izan zen gailendu zena, 2 eta 1, Zalduaren kaltetan. Sailkapen orokorrean Elomendiko B multzoko liderra Beriain da, 13 puturekin. Egiarreta bigarrena da, 9 punturekin, eta Zaldua laugarrena, 6 punturekin. Asteburuan Egiarretak atseden hartuko du eta Zalduak Elomendi izango du aurkari, Lekunberrin.