Txakurren pozoitzea gizon sakandar bati leporatu diote

Guaixe 2015ko aza. 2a, 09:19

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 44 urteko sakandar bat atxilotu zuen irailaren 17an. Pozoia zuten haragi bolak jateagatik 4 txakur eta beste 3 larri toxikatu ziren irailaren 12 eta 14 artean. Gertaerengatik Foruzaingoak bost salaketa jaso zituen. Atxilotutako gizonari kalteak eta animaliekiko tratu txar delituak leporatu dizkio Foruzaingoak. Eginbideak Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiari eta Ingurumen Fiskaltzari pasa zizkion lastailaren 23an.

Erlazionatuak

Pozoiaren ondoren

Guaixe 2015 urr 30 Altsasu