Askapenako auzipetuendako absoluzioa eskatu dute

Askapenaren kontrako auzia atzo despeditu zen eta Amaia Izko abokatuak bost auzipetuendako absoluzioa eskatu zuen. Abokatuak argudiatu zuen ez dela frogatu ETAk inoiz Askapena zuzendu duenik, ezta bost auzipetuek harekin inolako harremanik dutenik ere. Haien artean da Aritz Ganboa De Migel arbazuarra. Fiskaltzak 6 urteko espetxe zigorrei eta Askapena legez kanporatzeko eskaerari eutsi zion. Akusazioek, AVTk eta Dignidad y Justiciak, zazpina eta hamarna urteko eskaerak egin zituzten.

Bestalde, atxilotutakoei elkartasuna adierazteko eta Euskal Herriaren kontrako epaiketa politiko gehiago ez izateko manifestazioa egin zen Madrilen. Sakandarrez betetako autobusa Madrilera joan zen.