Nafarroako Gazteen Lau t´erdia: Sakandarrak lehian gaur Lekunberrin

Guaixe 2015ko aza. 4a, 08:48

18:00etatik aurrera, Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan

Aurreko astean hasi zen Nafarroako Gazteen Lau t´erdia – 18. Guillermo Mazo Memoriala. Aste honetan bigarren jardunaldia jokatzen ari da. Atzo Etxarrenen partidak jokatuko dira eta gaur, aldiz, Lekunberrin, 18:00etan, Jaian Jai pilotalekuan. Lekunberrin Ramirez, Galartza, Arbizu eta Nazabal pilotariak lanean ariko dira.

Nafarroako Gazteen Lau t´erdiko 2. jardunaldia
Etxarrengo atzoko emaitzak
Etxeberria (San Migel) 10 – Gil (Erreka) 18
Aguirre (Zugarralde) 18 – Jaso (San Sebastian) 1
Etxeberria (Huarte) 18 – Aiala (Zugarralde) 5
Mariezkurrena (Erreka) 18 – Rekarte (Oberena) 9

Lekunberriko gaurko partidak (18:00etan)
Ruiz (San Sebastian) – Ramirez (Pilotajauku)
Cordon (Oberena) – Galartza (Aldabide)
Canabal (Oberena) – Arbizu (Pilotajauku)
Nazabal (Aldabide) – Seminario (Oberena)