Beltza eta Resano, Nafarroako II. Mailako Aizkora txapelaren bila

Guaixe 2015ko aza. 12a, 11:41

Bihar, ostiralean jokatuko da finala, 18:00etan, Doneztebeko eskoletako frontoian

Doneztebek hartuko du Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren finala, bihar, ostiralean. 5 aizkolari ariko dira finalean: Asier Pellejero (Areso), Aitor Senosiain (Olague), Eneko Saralegi (Leitza), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz) eta Iban Resano (Dorrao). Iban Resano Manolo Kañamaresen partez ariko da. Izan ere, osasun arazoak direla eta Kañamaresek ezin du finalean parte hartu, eta bere partez kanporaketan seigarren sailkaturiko Resano dorrobarra ariko da. Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko ditu. Ea gure aizkolariak nola moldatzen diren.