Herrikoak Altsasu Institutuarendako baliabideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari

Guaixe 2015ko aza. 21a, 13:04

Geletan, kirol pistetan eta musika gelan ekipamendu gehiago eta mantentze egokia eskatu dituzte.

Herrikoa, Nafarroako Ikaslegoaren Guraso Elkarteen Federazioa, Nafarroako Parlamenduko Hezkuntza batzordean izan zen aurreko ostiralean, besteak beste Nafarroako ikastetxe publikoetan dauden beharren berri emateko. Zentro bakoitzak dituen arazoen berri eman zuten bertan, tartean, IES Altsasu zentroak dituenak.

Herrikoa Guraso Elkarteen Federazioaren esanetan Altsasuko Institutuko kexa nagusiak mantentze gabezia eta errekurtso falta dira, nahiz eta zentroko Guraso Elkarteak geletan ordenagailuak eta kanoiak jartzeko kolaboratzen egon. “Abuztuan irakasle batzuk mantentze ko langileekin batera aritu ziren lanean, institutuko areto nagusia txukuntzeko”. Ekipamendu arazoak daude ere kirol pistetan eta musika gelan.