Amiantoarekin lan egin dutenendako deia

Guaixe 2015ko aza. 27a, 09:06
Jesus Uzkudun Illarramendi. Argazkia: www.argia.eus

Gaur, 18:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean hitzaldia emanen du Jesus Uzkudun Illarramendi gaixotasun profesionaletan aditua.

“Sakanan, eta bazter guztietan, inongo babes neurririk gabe aritu ginen amiantoarekin lanean”. Jesus Uzkudun Illarramendiren hitzak dira. “Minbizia agertzea zigarroak erretzearekin tapatu dute askok. Baina lanean erabili dituzten produktuak dira gaitza sortu dutenak”, gaineratu digu.

Uzkudunek gaur Altsasun hitzaldia eman du. Amiantoa edo bestelako material arriskutsuekin lan egin zutenei hitzaldira joateko gonbitea luzatu die. “Inolako babes neurririk gabe lan egin genuen. Enpresek egindako kaltea aitortu eta kalte ordainak eman behar dituzte”. Horrela, prebentzioan lan eginen dutela esan digu.

Euskal Autonomia Elkartean amiantoren biktimek Asviamie elkartea sortu zuten. Haren bidez hainbat enpresa epaiketara eraman dituzte eta langile ohien edo haien familiendako kalte-ordainak lortu dituzte. Esaterako, irailean jakinarazi zuten Sunsundegui enpresako langile baten aldeko epaia. Uzkudunek esan digu sakandar gehiagoren kasuak daudela epaitegia. Asviamie elkartearen esperientzia kontatu eta Nafarroan halako elkarte bat sortzeko aukeraz ariko dira gaurkoan.