Beunzak eta Etxeberriak irabazi dute Barricarte Memoriala Altsasun

Erkuden Ruiz Barroso 2015ko abe. 9a, 12:37

142 korrikalarik hartu zuten parte Zubeztia elkarteak asteartean antolatutako 35. Oinezko Lasterketa-32. Alberto Barricarte Memorialean

Sakandarrak 35. Oinezko Lasterketa-32. Alberto Barricarte Memorialean
Gizonezkoak
1.Antonio Etxeberria (Iruñea): 39:17
6.Raul Audikana (Olaz): 41:46
8.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 42:06
14.Fco. Javier Gomez (Alts): 43:14
18.Iban Gonzalez (Urd): 43:58
21.Javier Borrega (Alts): 44:19
25.Patxi Cano (Alts): 45:14
29.Juan Luis Maiza (Etx): 45:27
30.Juan Carlos Gomez (Alts): 45:30
31.Iñigo Tobar (Alts): 45:40
32.Egoitz Aldaz (Olaz): 46:21
36.Mikel Lakuntza (Alts): 46:35
37.Jose Ramon Ramirez (Alts): 46:37
40.Asier Palacios (Alts): 47:26
41.Isidro Asurabarrena (Alts): 47:39
42.Iñaki Alvaro (Alts): 47:44
44.Luis Areta (Lak): 47:53
48.Fernando Ganuza (Olaz): 48:15
54.Iker Flores (Urd): 48:27
55.Juantxo Azurmendi (Alts): 48:27
56.Martin Somocurcio (Alts): 48:31
57.Xabier Aierdi (Alts): 48:36
64.Asier Leiza (Arb): 50:19
66.Santi Agirre (Itur): 50:28
67.Alberto del Rio (Alts): 50:28
68.Ioseba Uribe (Alts): 50:28
69.Iñaki Otxoa de Eribe (Alts): 50:28
70.Jorge Iradi (Alts): 50:36
74.Ruben Cantero (Alts): 50:55
78.Aritz Etxeberria (Alts): 51:00
83.Joxeja Maiza (Etx): 51:34
86.Jesus Bengoetxea (Alts): 51:44
94.Borka Gonzalez: 53:13
96.Alberto Agirre (Alts): 53:13
100.Aingeru Azazeta (Alts): 53:44
102.Jokin Bereziartu (Alts): 54:30
115.Ion Iturrioz (Alts): 57:38
119.Jorge Cambero (Urd): 58:45
120.Iñigo Sanchez (Alts): 58:45
121.Fco. Javier Garcia (Alts): 59:46
126.Jesus Sayas (Alts): 1:03:03

Emakumezkoak
53.Izaskun Beunza (Olaz): 48:22
90.Erkuden San Martin (Etx): 52:28
97.Ginesa Lopez: 53:24
112.Maite Zabaleta (Etx): 55:40
122.Isabel Pozueta (Alts): 1:00:15

142 korrikalarik parte hartu zuten, asteartean, 32. Alberto Barricarte memorialean (12,4 km). Zubeztia elkartea oinezko lasterketa duela 35 urte antolatzen hasi zen, eta ondoren memorialaren izena gehitu zitzaion. Iaz baino korrikalari gutxiagok parte hartu zuten lasterketan. Gizonezkoen artean Antonio Etxeberria izan zen azkarrena. Aldiz, Izaskun Beunza olaztiarra izan zen emakumezkoen azkarrena.

Lasterketa Zubeztia elkartetik, udaletxe parean, hasi zen, 11:30etan. Herrian zehar egindako zirkuituari 4 itzuli eman behar zioten korrikalariek. Antonio Etxeberria iruindarrak irabazi zuen proba gizonezkoetan. Etxeberria hirugarren bueltaren hasieran bakarrik gelditu zen eta horrela iraun zuen helmugara lehenengoa iritsi arte. 39 minutu eta 17 segundo behar izan zituen lasterketa amaitzeko. Etxeberriarentzat herri lasterketa hau “berezia” da, Altsasun lortu zuelako Nafarroako crosseko irabazlea izatea. Barricarte lasterketan dagoen giro ona eskertu zuen Etxeberriak. Juanjo Igarzabalek lortu zuen bigarren postua. Lasterketa 40 minutu eta 3 segundotan egin zuen. Etxeberriarekin hasierako bi biretan elkarrekin joan ondoren, atzean gelditu zen. Hogei segundo beranduago iritsi zen Angel Vazquez hirugarren sailkatua (40:23).

Emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarrak irabazi zuen lasterketa. Helmuga 48 minutu eta 22 segundotan zeharkatu zuen. Bigarrena Itziar Andueza izan zen. 49 minutu eta 8 segundo behar izan zituen lasterketa amaitzeko. Amaia Insaustik osatu zuen podiuma, helmugara 51 minutu eta 3 segundoko denborarekin sartu eta gero.

45 sakandar
Sakandarrei dagokienez, 45 sakandarrek osatu zuten proba. Izaskun Beunza izan zen lehen emakume sakandarra, eta Raul Audikana lehen gizonezkoa, helmugara 6. postuan sartu eta gero (41:46).

Sakanako Kopa Beunzarendako eta Garcia de Eulaterendako
Barricarte Memorialak Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria erabaki zuen, aurretik jokatutako Aitzkozar herri krosa, Ziordiko krosa, Ergoienako Bira eta Sakanako Herri Lasterketarekin batera. Izaskun Beunzak eta Sergio Garcia de Eulatek irabazi dute Kopa.