Xakearekin hitzordua

Guaixe 2015ko abe. 11a, 13:50

Sakanako XVI. Xake Txapelketa jokatuko da bihar Hiriberrin

Sakanako Mankomunitateak urtero abenduan antolatzen du xake txapelketa. Bihar jokatuko da Sakanako XVI. Xake Txapelketa, larunbatarekin, Hiriberriko Txitera elkartean, goizeko 10:00etatik hasita. Txapelketa, aldi berean, 1.800 ELO puntutik beherako Nafarroako Txapelketa izanen da.

Txapelketaren metodologiari dagokionez, 20 minutuko 8 partidara jokatuko da. Lehendabiziko hirurek saria jasoko dute, helduen eta 16 urtez azpikoen mailatan.

Aurreko urtean Arruazun jokatu zen Sakanako Xake Txapelketa. 23 xakelarik eman zuten izena. Gehienak Iruñerrikoak ziren, baina gipuzkoarrak eta galiziar bat ere bazeuden tartean. Txapelduna Javier Cinza galiziarra izan zen (Orvina), Maria Goñi eta Javier Lasa xakelarien aurretik. Lau sakandar lehiatu ziren eta Cesar Razkin etxarriarra izan zen onena, txapelketan 8.a sailkatu eta gero. 16 urtez azpiko kategorian Ivan Iturralde izan zen onena.

Izena emateko
Bihar, Hiriberriko Txitera elkartean, goizeko 9:30etik aurrera (5 euro).