Elomendiko Futbol Txapelketa: Zalduak eta Egiarretak irabazi

Guaixe 2015ko abe. 15a, 08:38

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. faseko 1. jardunaldia. A multzoa: Zaldua 2 – Unziti 1 / Eneriz 2 – Egiarreta 3

Elomendiko Futbol Txapelketan jardunaldi bikaina osatu zuten bertan lehiatzen ari diren talde sakandarrek. Egiarreta da lider berria, Enerizi 2 eta 3 irabazi eta gero. Eta Arakilgo Zalduak 2 eta 1 irabazi zion Unzitiri.

Sailkapenean Egiarretak hartu du lidergoa (6 puntu), bi puntura Bar Mikel eta Rincon de Ir. Dituela. Zaldua bosgarrena da (3 puntu). Asteburuan Egiarretak Bar Mikel izango du arerio, lidergoa jokoan dutela, eta Zalduak Apoloren kontra jokatuko du.