Ardura berria Irigoienendako

Guaixe 2015ko abe. 17a, 17:04

Pilar Irigoien Ostizak ostiralaz geroztik ardura berria du Nafarroako Gobernuaren egituran: Ekonomia, Enpresa eta Lan Politikako zuzendari nagusi izateari utzi dio Sodena enpresa publikoaren zuzendari-gerente berria izateko. Sodenako administrazio kontseiluak hala erabaki zuen ostiralean.

Sodenaren buru dela, Irigoienek enpresa publikoan etapa berri bat zabaldu beharko du. Bere egitekoa inbertsioak erakartzeko eta lurralde estrategia planaren bidez garapen ekonomikoa bultzatzea izanen da. Hau da, Sodena bere izatera bueltatzea. Enpresa publikoak bere egin dituen Moderna Fundazioko teknikariak lagungarri izanen dira.