Egiarretak irabazi eta Zalduak galdu

Guaixe 2015ko abe. 21a, 14:36

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. faseko 3. Jardunaldia: Egiarreta 3 – Bar Mikel 1 / Zaldua 2 – Apolo 4

Elomendiko Futbol Txapelketan, Egiarretak 3 eta 1 hartu zuen menpean Bar Mikel. Aldiz, Etxarrengo Zalduari 2 eta 4 irabazi zion Apolok. Sailkapen orokorrean Egiarreta da liderra (9 puntu), eta Zaldua 7. postura jaitsi da (3 puntu).
Ligak atsedenaldia hartuko du ilbeltzaren 9ra arte. Egun horretan, Unzitiren kontra ariko da Egiarreta, Mutiloan, eta Zalduak atseden jardunaldia du.