NUPen jardunaldietatik Arbizuko hondakindegira bisitan

Guaixe 2016ko urt. 11a, 17:52

Bihartik aurrera hondakin organikoen tratamendu biologikoari buruzko jardunaldiak izanen dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Ingurumen Agrobiologia masterraren barruko klase irekietan, hondakin organikoen tratamendu biologikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Arlo horretan aditu handienetako bat den Ramon Plana Gonzalez-Sierrak emanen ditu eskolak. Vigoko Unibertsitatean biologian doktorea, hondakin organikoen kudeaketan aholkulari eta hezitzaile gisa lan egiten du. .

Bihar, 10:30etik aurrera, hondakinedako dauden  tratamendu biologikoen eta biometanizaziozkoen berri emanen die. Etzi, arratsaldez, konpostatzea izanen du hizpide, bere historia-garapena, industria-erabilera eta konposta egiteko azpiegituren diseinua. Etzidamu, goizez, irakasleak konpostaren erabilera eta aplikazioak izanen ditu hizpide. Arratsaldez, Nafarroan biohondakinen kudeaketa ereduen inguruko hausnarketa-tailerra izanen da. Jardunaldiak despeditzeko, ostiral goizean, Mendialdeako (Leitza) eta Sakanako Mankomunitateen (Arbizu) hondakindegiak bisitatuko dituzte. Hondakin organikoak nola jaso eta tratatzen duten aztertuko dute bisita horietan.

Nahi duen guztiak parte hartu dezake eta aldez aurretik ez dago izena eman beharrik. Jardunaldia Olibondoak eraikineko Graduen Aretoan izanen da.