Maite Beregaña txapeldun Aiegin

Guaixe 2016ko urt. 12a, 11:31

Igandean jokatutako Aiegiko lasterketa irabazi zuen uhartearrak

Igandean II. Aiegiko Herri Lasterketa (7 km) jokatu zen, euripean jokatutako lasterketa. Lokatzarengatik ibilbidean zenbait aldaketa egin behar izan zituzten antolatzaileek. 123 korrikalarik parte hartu zuten, eta Diego Quintana iruindarrak (23:28) eta Maite Beregaña uhartearrak (29:49) irabazi zuten proba. Besteak beste, Jose Ramon Ramirez 27.a sailkatu zen (28:24)