Telefono seinaleak telebistarenean eragin dezake

Guaixe 2016ko urt. 23a, 12:05

4G teknologiak abiadura handiko mugikor konekxioak ahalbideratzen ditu. Eta horrekin batera eraikinen barruan seinalea hobetzen da eta landa eremuetan batez ere barneratze geografikoa handitzen du. Telefonia enpresak 4G teknologia instalatzen ari dira egun hauetan.

Etxarri Aranazko Udaletik jakinarazi dutenez, teknologia berriak telebistako antenan eragina izan dezake. 4G zerbitzuek 800 Mhz frekuentzia erabiltzen dute, lehen Lurreko Telebista Digitala zabaltzeko erabiltzen zena. Horregatik, etxean telebista antena bidez jasotzen dituztenek seinalean interferentziak izan ditzakete. Arazoak izanez gero herritarren arretarako telefono honetara hots egin daiteke: 900 833 999. Informazioa www.llega800.es web orrian jaso daiteke. Telebista seinalea zuntza optiko, satelite edo internet bidez jasotzen dituztenek ez dute aldaketarik sumatuko.