Hizkuntza aktibismoaz

Guaixe 2016ko urt. 25a, 09:07

Ostiralean, 17:30etik 20:30era, eta larunbatean, 9:30etik 13:30era tailerra izanen da Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

Gema Sangines hizkuntza psikologian adituak hizkuntza aktibismoari buruzko tailerra emanen du Altsasun asteburuan. Euskal Herriak Euskaraz-ek eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen duten tailer hori euskaraz bizi nahi, eta ahalegina egiten duten herritarrei zuzenduta dago. “Euskaraz aske bizitzeko bidean tailerrak baliabide pertsonal zein kolektiboak eskaini eta aldaketa eragiteko dinamikak eskura jarriko dizkio”.

Izen ematea
Astezkenera arte dago zabalik. Euskara1@sakana-mank.com e-postara idatzi edo 948 464 840 telefonora hots egin daiteke izena emateko. 10 euro ordaindu behar dira kontu korronte honetan ES48 3035 0116 98 1160700362, izen-abizenak gehituz.