Gurasoendako emozio-adimen tailerra

Guaixe 2016ko ots. 11a, 11:00

Hurrengo hiru ostegunetan izanen da, 18:00etatik 19:30era, Uharte Arakilgo udaletxean.

Gurasoei zuzendutako emozio-adimen tailerraren helburua da ama eta aita direnak gaitasun eta kontzientzia emozionala garatzea, horrek familia barruan emozioak era egokiagoan erregulatzen eta kudeatzen lagunduko dielako. Emozio-adimena lantzeko tailerrean teoriarekin batera talde dinamikak eginen dira. Horrek norberaren hausnarketa erraztuko du eta gurasoek egunerokotasunean erabiltzeko estrategiak eta baliabideak jasoko dituzte. Tailerra Blas Campos Pedagogoa, orientatzailea eta familia eta bikotekide terapeutak emanen du.

Tailerra Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du eta Irañetako, Uharte Arakilgo eta Arruazuko gurasoei zuzenduta dago. Tailerra otsailaren 18an hasiko da eta hilaren 25ean eta martxoaren 3an izanen du segida.