Elkarrizketak on-line

Unai Hualde Iglesias

Guaixe 2016ko ots. 22a, 11:25
Unai Hualde Iglesias

EAJk bere VII. batzarra Iruñean egin zuen otsailaren 13an eta 14an. Jeltzaleek hurrengo lau urteetarako lan-ildoak zehaztu eta Euskadi Buru Batzarra (EBB) berritu zuen. Nafarroako EAJko presidente den Unai Hualde Iglesias gaur asteartea, 12:00etan, www.guaixe.eus-eko irakurleen galderak erantzun ditu.

1. Egun on, Noiz iritsiko da EiTBren seinale digitala Sakanara?
Iñaki

UPNk eta Espainako Gobernuak gauzak ez ditu erraz jartzen hari. Ahala eta guztiz ere EAE eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean ari dira Nafarroa osoan eta baita Sakanan ere seinale digitala iristeko lehenbailehen.

2. Zein dira Nafarroako Gobernuaren argi/itzalak?
Praxku

Abertzale eta aurrerakoi indarren artean aldaketa Nafarroan posible egitea eta sendotzea da Gobernu honen argirik handiena. Horretarako UPNk hainbat urtetan eraman dituen politikari buelta emateko neurri dexente hartzen ari dira. Itzal nagusia erabaki batzuk komunikazio aldetik ondo ez isladatzea.

3. Eta zein dira gobernuari eusten dioten lau alderdien arteko argi/itzalak?
Praxku

Euskara eta Hizkuntza arloan oraindik ere Nafarroan diskurtso kaltegarriak daude eta lau alderdien barruan ere horren eragina ikus daiteke. Hori izan datieke itzala. Hala ere, kultur politiko ezberdinak dituzten lau indarren artean akordiora iristea da argirik nagusiena. Desberdintasunen gainetik aldaketaren aldeko konpromezua izatea.

4. Zein osasuna du EAJk Sakanan? Eta Nafarroan?
Andres

EAJk Sakanan eta Nafarroan osasun ona duela uste dut. Eta iraganean oraindik hobetzea espero dut. Hurrengo urteetan Napar Batzar berria osatzen dugun emakume eta gizonak lan horretan arituko gara.

5. EAJk zein lan ildo izanen ditu Nafarroan? Gobernuari eusteak horretan laguntzen du?
Andres

Lan ildo nagusia momentu honetan Gobernu honen bidez Nafarroan joan zen urtean gertatu zen aldaketa istorikoa sendotzea da eta denboran mantentzea.

6. Geroa Bairen barruan eroso zaudete? Zuen marka txuria da?
Klaudia

Geroa Bai ez dut marka txuri bat bezala ikusten baizik eta EAJ, Zabaltzen, Atarrabia Taldea edo eta bere egunean Nafarroa Bairen inguruan jende askok betezen duen espazio politiko bat. Nafarroan guztiz beharrezkoa dela uste dut eta EAJ hor guztiz eroso dago.

7. Sabin etxearen gizona Nafarroan zara, ezta?
J. Javier

Eusko Alderdi Jeltzaleko Napar Buru Batzarreko lehendakari hautatu naute alderdiko Toki erakunde guztiak, hori da nire ardura eta horrela ikusten dut nire burua.

8. Batzarrean eutanasia izan duzue hizpide. Nola egin legezko bihurtzeko?
Cris

Ez da gai erraza eta oraindik ere badago eztabaida soziala baina hori izan beharko litzateke bidea iraganean, legezko bihurtzea. Gai hau Geroa Bai-ren barruan Parlamentuan lantzen ari gara.

9. Madrilgo gobernua, zuek hura babesteko zein baldintza bete beharko lituzkete?
Luisa

Negoziazioak egun hauetan garatzen ari dira eta, beraz, prudente izan behar banaiz ere edozein Gobernu berri bat babesteko PPk izan duen guztiz kontrako jarrera izan beharko du EAE eta Nafarroarengan. Autogobernuarentzat erasoak besterik ez izan ditugu azken lau urteotan. Garai desberdin batera pasatu beharko ginateke autogobernuaren garapena eta gure izaera politikoaren errekonozimendura joanez.

10. Ardura berriarekin zure bizitza aldatu da? Gizon estresatuagoa zara orain?
Eli

Antzekoa da zeren eta azken udan hartu izan nuen behin behineko Nafarroako lehendakaritzaren ardura Manu Ayerdik Gobernuko lehendakariorde izendatu ondoren. Dena den ardura ugari eta lan dexente, bai.

Agurra

Orain ardura berriekin baina bigarren aldiz Guaixeren elkarrizketa digitalaren esperientzia bizi dut gaur eroso eta gustora. Eskerrik asko guztiei zuen galderengatik, espero dut erantzunak egokitzat hartzea eta beste bat arte!!