Kultura Departamentuak bi interbentzio eginen ditu aurten

Guaixe 2016ko ots. 25a, 19:47

Nafarroako Gobernuak kultur arloan aurtengo dituen lan ildo estrategikoak aurkeztu zituen. Kultura, Kirol eta Gazteria kontseilari Ana Herrerak jakinarazi zuenez, Historia Ondarerako Zerbitzuak Aralarko erlikia-ontzia zaharberrituko du. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako buru Jose Mari Ustarrozek jakinarazi digunez, “duela urte batzuk erori egin zen eta, aspaldi, ukitu gabe dago. Orain txukundu eta sendotu eginen dute”. Aralarko aingeruak herriz herriko ibilbideari ekin aurretik gutxieneko konponketa eginen diote eta bisitak despeditzean erabateko konponketa eginen diote. Bestalde, zerbitzu berak Urbasan arkeologia lanak eginen dituela iragarri zuen.