Txiokan sartzeko

Guaixe 2016ko ots. 25a, 17:49

Txioka haur ikastolan 0 eta 3 urte arteko haurrek izena emateko epea zabalik dago.

Informazioa jaso edota izena eman nahi dutenek 7:30etik 4:30era handik pasa daitezke edo 948 373023/ 948562951 telefonoetara hots egin dezakete. 3,4,6 edo 8 ordutako eskaintza dute eta bakoitzaren araberako kuota ordaintzen da. Ikastolatik jantoki zerbitzuarekin batera nabarmendu dute haienean txikiak euskal kulturara eta euskarara iritsiko dira. Eta familiei umeak ekarri eta jasotzeko malgutasuna eskaintzen zaiela.

Azpiegiturak
Txioka haurren beharretara egokitu ditu espazioak, deskubritzeko eta esperimentatzeko, bizipenak bizitzeko gogoa piztuko duten guneak: Psikomotrizitate gela, erabilera anitzeko gela, galeria, jolas tokia, titiko, ibiltari eta nagusien gelak, bakoitzean adinari egokitutako komunak eta fardela aldatzeko gunea, bi lo kuluxka gela eta jangela.