Juniorrak hasi dira lanean

Guaixe 2016ko mar. 1a, 11:38
Asier Etxeberria artxiboko argazkian.

Quesos Albenizeko Asier Etxeberria 13.a sailkatu zen Villatuertako 38. San Veremundo lasterketan

Igandean hasi zen junior mailako 2016 denboraldia, Villatuertan jokatutako 38. San Veremundo Trofeoarekin (77 km). Lasterketa mugituan, El Proex-Iturribero taldeko Eneko Martinez izan zen garailea (2:00:26), bere taldekide Oier Lazkanori 23 segundo aterata. Burunda txirrindularitza klubeko Quesos Albeniz taldeko Asier Etxeberria 13.a sartu zen, 1:29ra. Bere taldekide Juan Riaño 17.a izan zen, Daniel Izquierdo 39.a, Alex Unzilla 44.a, Hodei Zia 45.a eta Xabier Maiza 53.a.