Barnetegiko kronika

Guaixe 2016ko mar. 9a, 12:24

Kaixo lagunok!

Iruñezar AEKko ikasleak gara. Asteburuan Etxarrira joan ginen barnetegi batera. Jakin nahi duzue zer egin genuen? Irakur ezazue gure kronika.

Ostiralean Iruñean geratu ginen 17:30etan Etxarrira joateko. Han, beste taldekoekin elkartu ginen udaletxeko arkupena. Ginkana egin genuen eta ginkanaren bidez herria eta herriko jendea ezagutu genuen. Ginkana ondoren, kanpinera joan ginen eta irakasleek logelak banatu zizkiguten. Gero afaldu genuen eta potean aritu ginen. Ez dizuegu esango zer ordura arte.

Larunbatean zortzietan altxatu ginen eta 9:00etan aktibitateak izan genituen. Gure taldea, B1ekoek, etxarriar baten elkarrizketa entzuen genuen eta gero altsasura joan ginen Guaixeko bulegoa bisitatzera. Ze jatorra zen Alfredo! Eta ze ongi azaldu zigun dena! Bisita eta gero, Enneco parkera joan ginen eta Amaiak proiektua azaldu zigun. 13:30ean bueltatu ginen aterpera eta taldeko argazkia egin genuen bazkal aurretik. Arratsaldean lau tailer desberdin izan genituen: mus txapelketa, prekusioa, euskal dantzak eta txalaparta. Klaseko batzuk Etxarriko frontoira joan ginen eta han dantzatu genituen zazpi jauzi, zortziko etab. Ez gintuzuen ikusi?

Tailerrak bukatu eta gero pasa den astean klasean prestatu genituen pelikulak (guk eginak) ikusi genituen. Filmak oso dibertigarriak ziren eta gero bozkatu genuen zeintzuk ziren pelikula onena, efektu bereziak, aktore nagusia eta aktore sekundarioa. Afaldu eta gero sari banaketa izan genuen eta gure klaseak aktore nagusiaren saria lortu zuen. Gero Etxarrira joan ginen saria ospatzera.

Igande goizean, goiz-goiz joan ginen Jeingenekoa behitegira. Han azaldu ziguten bere funtzionamendua eta gero bere produktuen dastaketa izan genuen. Gazta eta jogurta oso onak zeuden. Ondoren gaztandegira joan ginen gazta eta jogurta nola egiten diren ikustera. Bukatzeko kanpinean bazkaldu genuen eta triste-triste etxera itzuli ginen.

Asteburu oso motza izan arren, oso ongi pasa dugu eta Etxarrira bueltatzeko irrikitan gaude.

Besarkada bat eta laster arte.