Erreskatea Urbasan

Guaixe 2016ko mar. 14a, 12:13

Urbasako hesi bat pasatzerakoan, mendizale batek irrist egin eta metro eta erditik erori zen atzo. Bizkarrean min hartu zuen. Larrialdi zerbitzuek 14:30ean jaso zuten deia eta min hartutako mendizalearen erreskatera Guardia Zibilaren mendi taldea, Greim, bidali zuten. Helikopteroz ezbeharraren tokira joan ziren. Zuhaitzek eta malkorrek helikopteroarendako tokirik uzten ez zutenez, zauritua kamila batean jarri eta 50 metro mugitu zuten, helikopteroak jaso zezakeen toki batera. Bi ordu geroago Nafarroako ospitale gunera eraman zuten 31 urteko gizona, iruindarra sortzez, baina Arnedon bizi dena.

Bestalde, Foruzaingoak jakinarazi du Altsasuko enpresa batean izandako materiale lapurretagatik ikerketa zabaldu duela.