Egiarretak irabazi

Guaixe 2016ko mar. 16a, 11:50

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. faseko A multzoa. 12. jardunaldia: Egiarreta 1 – Unziti 0 / Zalduak atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko A multzoko 12. jardunaldia jokatu da. Egiarretak 1 eta 0 hartu zuen menpean Unziti. Zalduak atseden jardunaldia izan zuen. Bar Mikelek jarraitzen du lider, 28 punturekin. Lortutako puntuei esker, Unziti bigarrenarekin zuen aldea txikitu du Egiarretak. Egun, Unziti bigarrena da, 19 punturekin, eta Egiarreta hirugarrena, 17 punturekin. Zaldua bosgarrena da, 13 punturekin.

Larunbatean Egiarretak sailkapenean laugarrena den Bar Poukas izanen du aurkari, Uharte Arakilen. Aldiz, Zalduak arerio zuzena du, bere azpian dagoen Rincon Ir, puntu bat gutxiago duena. Hortaz, 5. postua dago jokoan. Partida Lekunberrin jokatuko dute.