Auzolana, Benigno omentzeko

Benignoren omenezko auzolanerako boluntarioak behar dira

Guaixe 2016ko mar. 18a, 09:34

Apirilaren 16rako egun osoko egitaraua antolatu da. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude.

Benigno Mendia Goikoetxea zenari auzolanaren bidez merezitako omenaldia eskaintzea. Lan horixe  jarri zion bere buruari Benignoren Lagunak taldeak (BL). Omenaldia auzolanean egin nahi dute, “ hori baitzen bere eguneroko lana eta jana”. Antolatutako egitaraua, “auzolan erraldoia” behar bezala aurrera ateratzeko boluntarioak eskatu dituzte antolakuntzatik. Bost lanetarako boluntarioak behar dira: muntatzea-desmuntatzea, sukaldea-zerbitzatzea, harrikoa egitea, garbiketa eta barra. Izena emateko Urdiaingo Mareo eta Kaluxa tabernetatik edo Olatzagutiko Barandi tabernatik pasa daiteke. Bestela, benignolagunak@gmail.com e-posta helbidera idatzi.  

Herri bazkaria
500 pertsonendako bazkaria izanen da, 14:30ean, frontoian. Haur eta helduendako txartelak dagoeneko salgai daude Urdiaingo Mareo eta Kaluxa tabernetan edo Olatzagutiko Barandi tabernan. benignolagunak@gmail.com e-posta bidez erreserbak egin daitezke.