Ikasleak eredu propioaren alde mobilizatuta

Guaixe 2016ko mar. 18a, 10:30

Ikasleak hezkuntza eredu propioaren alde

150 bat ikaslek Altsasuko goizeko kontzentrazioan parte hartu ondoren, Iruñeko manifestaziora joan ziren

 

Ikasle Abertzaleak deituta ikasle mobilizazioak izan ziren atzo. Kalera atera ziren ikasleek Nafarroan LOMCE indarrean dagoela salatu zuten. Unibertsitatera “okerrara” eramaten dituzten EU2015 eta 3+2 neurrien kontra egin zuten. Nafarroan euskaraz ikasteko eskubidea bermatua ez dagoela nabarmendu zuen eta Lanbide Heziketan eta NUPen euskarak bizi duen egoera aipatu zuten. Irakasle izateko lan deialdian hizkuntzaren araberako bi zerrenda egotea salatu zuten. Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretua bertan behera uzteko eskaera berretsi zuten. Euskal Herriak hezkuntza sistema propio bat behar duela aldarrikatu zuten kalean. Nola beharko lukeen ere azaldu zuten: herritik eta herriaren mesedera dagoena, euskalduna, herritarra, askatzailea eta feminista. 

Erlazionatuak