Aralar: 41 txirrindulariko familia

Guaixe 2016ko mar. 21a, 12:49

Igandean egin zuten 2016ko denboraldiaren aurkezpena, Lakuntzan

Aurten 41 txirrindulari trebatuko dira Aralar Txirrindulari Taldean. Hala adierazi zuten igandean Lakuntzako kultur etxean egindako aurkezpenean.

Familia izaten jarraitu nahi dute Aralarren, nahiz eta aldaketak egon. Esaterako, Aralarreko zuzendaritzan aldaketak izan dira. Alfonso Tadeo da presidente berria eta Javier Etxarri presidente ordea. Mariasun Erdoziak egingo ditu idazkari lanak, Edurne Arkauz diruzaina izango da eta Eddy Cerviñok, Antonio Ieregik eta Javier Huartek osatuko dute zuzendaritza.

“Kontentu gaude. Aurten 8 neska-mutikok eman dute izena promesen mailan. Eskolako lasterketekin apirilean hasiko gara. Kadeteak dagoeneko hasi dira lanean, bi lasterketa egin dituzte eta ongi ibili dira. Nafarroako egutegia osatuko dugu eta Gipuzkoan eta Euskal Herrikoan uzten dizkiguten probatan arituko gara. Asmoak betikoak dira. Neska-mutikoak trebatu eta txirrindularitzaren baloreak hedatu. Lagunak egin ditzatela, diziplina pixkat ikasi, haurrek ongi pasa dezatela” nabarmendu zuen Juanjo Erdozia entrenatzaileak. Aralarrek aurten ez du junior talderik izango. “Gutxi zeuden, eta zeuden biak, Gorka Arbizu eta Irurtzungo mutil bat, Ermitagañako talde batera pasa dira” gaineratu du Erdoziak.

Aurkezpenean, Aralar klubak taldeko babesleendako hitz ederrak izan zituen Alfonso Tadeo presidenteak. “Migel Cabodevilla buru duen Irabia Intersportek jarraituko du gure babesle nagusia izaten, beste behin. 25 urte dira jada. Sakana Kooperatiba, Lakber, Xalok, Floristeria Lorea, Trefinasa, Kirolmank, Agrozumos, Garaje Bikain eta Lakuntza, Etxarri Aranatz eta Arbizuko udalak eta Sakanako Mankomunitatea dira beste babesleak. “Eurak gabe ezinezkoa litzateke hau guztia sustatzea” nabarmendu zuen Tadeok.

Bestalde, entrenatzaileek, zuzendaritzak, eta gurasoek egiten duten lana nabarmendu zuen. “Guztiek posible egiten dute gure benetako protagonistak, Aralar klubeko txirrindulariek, bere lana egitea: bizikletaz gozatzea” aipatu zuen. Txirrindulariei entrenamenduetara joatea zein garrantzitsua den ohartarazi zitzaien eta bizikleta eta materiala ongi zaintzeko eta garbi-garbi izateko aholkatu zieten.

Aralar klubak 8 lasterketa antolatuko ditu guztira. Junior mailan Egiarretako lasterketa (irailak 18), kadete mailan Arbizun (apirilak 17), Lekunberrin (ekainak 25) eta Lakuntzan (abuztuak 30), eta eskoletan 3 proba: Lekunberrin (ekainak 4), Etxarri Aranatzen (ekainak 12) eta Lakuntzan (ekainak 30). Horretaz gain, abuztuan jokatuko den juniorren Iruñeko Itzuliko Etxarri Aranazko etapa antolatuko dute. Eta aipatzekoa da apirilaren 15ean Etxarritik abiatuko den Emakumeen Birako etapan laguntza eskainiko dutela.


Aralar Txirrindularitza Taldea 2016
Eskolak
Promesak (7): Manex Huarte, Luca Martinez, Janitz Zufiaurre, Aratz Lizarraga, Ekai Erdozia, Unax Etxeberria eta Urko Oiarbide.
Hasiberriak 1 (2): Ibai Arana eta Oiert Irujo. Hasiberriak 2 (5): Ioritz Arratibel, Alain Rosado, Bakarne Arregi, Eñaut Oiarbide eta Leire Urtasun.
Entrenatzaileak: Ion Arregi, Mikel Oiarbide eta Alfonso Tadeo (hasiberriak2)
Kimuak 1 (4): Xabier Ieregi, Aritz Oiarbide, Manex Zufiaurre eta Achraf Sbai. Kimuak 2 (3): Aimar Tadeo, Oihan Arana eta Mikel Ieregi.
Entrenatzaileak: Alberto Martinez, Juanjo Erdozia eta Alfonso Tadeo (kimuak 1).
Haurrak 1 (3): Jon Erdozia, Ion Cerviño eta Martzel Etxeberria. Haurrak 2 (6): Aitor Alberdi, Igor Arrieta, Maria Beraza, Asier Irujo, Sergio Romero eta Mikel Martinez.
Entrenatzaileak: Alberto Martinez, Juanjo Erdozia eta Alfonso Tadeo.

Kadeteak:
Kadeteak 1 (3): Joseba Huarte, Ion Gil eta Urko Gorriti. Kadeteak 2 (8): Beñat Etxezarreta, Javier Mitxaus, Imanol Galarza, Unai Lizarraga, Iker Cerviño, Ander Rosado, Xabier Mauleon eta Josu Etxeberria.
Entrenatzaileak: Eddy Cerviño eta Juan Mari Gil.