Hualde Nafarroako Lurralde Politikako Gizarte Kontseiluan

Guaixe 2016ko api. 5a, 14:43

Nafarroako Lurralde Politikako Gizarte Kontseiluak herrialdearen helburua lurralde garapenaren jarraipena egin eta bultzada ematea da. Bere baitan erakundeetako, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetako ordezkariak hartzen ditu. Aholkularitza eta parte-hartze erakunde horretarako Nafarroako Parlamentuko ordezkariak, bokalak, Unai Hualde (Geroa Bai) eta David Anaut (EH Bildu) izanen dira. Hala erabaki du Parlamentuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Batzordeak gaur, bozketan Inma Jurio eta Santos Cerdan sozialistei gailendu baitzaizkie.