Sakanako eskola publikoen festaren aurkezpena

Guaixe 2016ko api. 8a, 09:18
Eskolen festa Olatzagutiak hartu zuen joan den urtean.

Gaur, 19:30ean, Irurtzungo kultur etxean.

Sakanako D ereduko eskola publikoen festa aurten Irurtzunek hartuko du, apirilaren 24an. Egun horretarako prestatutako egitaraua, kartela eta bideoklipa gaur aurkeztuko dute.  Atakondoa ikastetxe publikoko LHko 5. mailatik gorako ikasle guztiek, marrazketako irakaslearen laguntzarekin, antolatutako kartel lehiaketan parte hartu zuten. Proposamenen artean DBHko 2. mailako ikasleena aukeratu zuen. Eta hartan oinarrituta sortu du guraso batek kartela.

Festa iragartzen duen bideoklipeko kanta 11 aldiz taldeak sortu du (Irurtzun, Izurdiaga eta Ziako guraso banak eta bi iruindarrek osatzen dute). Kantuari irudiak jarri dizkionak eskolako beste guraso bat izan da. Bideoklipean eskola komunitate guztiak parte hartu du, ikasleak, gurasoak eta irakasleak. Sortzen-en dauden eskola publikoetako guraso elkarteek, ibarreko guztiak, antolatu dute  24ko festa.