Akordeoilari eguneko bazkarirako izen ematea zabalik

Alfredo Alvaro Igoa 2016ko api. 12a, 12:27

VI. Nafarroako Akordeoilari Eguna hartuko du Altsasuk igandean. Egitarauaren barruan, Burunda pilotalekuan, adiskidetasun bazkaria iragarria dago. Harretara joan nahi duenak ostiralera arteko epea dauka izena emateko. Horretarako, Rural Kutxako  ES31.3008.0050.3733.3608.2817 kontu korrontean 30 euro sartu behar dira izen-abizenak adierazita. Ordainketa bakarrean pertsona bat baino gehiagoren ordainketa egin nahi bada, baten izen-abizenekin batera gonbidatutako pertsonen kopurua gehitu behar da (izen-abizena + 3 gonbidatu) eta guztiei dagokien diru kopurua sartu beharko da (adibidearekin jarraituz, 120 euro).

Egitaraua
12:00etan Akordeoilariei harrera eta alkatearen agurra, Burunda pilotalekuan.
12:30ean Altsasun barnako kalejira.
15:00etan Akordeoilarien eta laguntzaileen bazkaria, Burunda pilotalekuan.
17:30ean Infernuko Hauspoa jaialdia, sarrera doan.
19:00etan Agurra, akordeoilari guztiak batera.