LABek amiantoak hildako langileak omenduko ditu

Guaixe 2016ko api. 28a, 08:36

Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean, gaur, 20:00etan Altsasuko Foru plazan.

Sakanan amaintoaren eraginez hildako pertsonak gogoan izanen ditu LABek Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean. Ekitaldi horrekin sindikatuak “aminatoak suposatu eta suposatzen duenaren inguruan kontzientzia hartzeko eta beharrezkoak diren neurriak har daitezen exijitu” nahi du. Horretarako, LABek ekitaldia antolatu du.

Sindikatuak jakinarazi duenez, joan den urtean amiantoaren eraginez 10 pertsona hil ziren Euskal Herrian. Aurten, dagoeneko, zazpi dira hildakoak. Amiantoak kaltetutakoen Euskadiko elkarteak, Asviamiek, jakinarazi duenez, azken biktima Pedro Reca Ilintxeta izan da. Sunsundegui enpresan 1963 eta 1997 urteen artean lan egin zuen. Duela bi urte pleura mesotelioma bifasikoa atzeman zioten. 74 urterekin hil zen.