Eskola txikien talde identitatea dokumentu batean jaso dute

Guaixe 2016ko api. 28a, 08:01

Gaur, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean aurkeztuko dute agiria.

Sakanako eskola txikien talde identitatea biltzen duen dokumentua jendaurrean aurkezteko garaia iritsi da. Azken hilabeteetan eskola txikietako ordezkariak udaletako eta mankomunitateko ordezkariekin bilerak egin dituzte, baita guraso eta irakasleekin ere. Uharte Arakil, Arbizu, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiako eskoletan. Egindako lan horretan nondik heldu diren eta, batez ere, nora iritsi nahi duten adierazten dute eskolok, etorkizuneko ikastetxeak irudikatuz. Horixe da agiriak jasotzen duena eta ostegunean Lakuntzan aurkeztuko dena.